Herria
Kanpina Villanañe kontzejuan dago. Merezi du herri txiki horretan zehar ibiltzeak. Gainera, han dago Araba osoan hobekien kontserbatu den dorretxea: Baronatarren dorretxea, XVI. mendean eraikia eta gerora eraberritua. Dorretxea barrutik bisita daiteke, eta altzari, tapiz eta etxearen historia kontatzen duten bestelako elementu etnologikoak gordetzen ditu.
Tumecillo ibaiaren eta kanpinaren alboan, Angostoko santutegia dago. Inguruan mahai eta parrilaz hornitutako zuhaizti bat du, Arabako aisialdi-parkeen artean bat gehiago dena. Monasterioaren kanpoaldean probintzian ezaguna den azoka bat egiten da urtero.