English (UK)Español (Formal Internacional) (ES)Euskera
175-lg youtubefacebbokInstagram

Ibarra

Gaubea gure ibarra eta udalerria da aldi berean. Hogeita hamar kontzejuz osatuta dago, eta horietako bat da Villanañe. Kontzeju hauek EAEko udalerri handienetariko bat osatzen dute. Ibar honetan natura gailentzen da: ibaiak, errekastoak, basoak, herriak eta iturriak aurkituko dituzu zure ibilaldietan.
Hiru parke natural ditugu inguruan: bi mendebaldean eta bat iparraldean.

Valderejo Parke Naturala

Ibar zabal hau parke natural izendatua izan zen 1992an. Inguruaren despopulatzeak flora eta fauna ugaritzea ekarri du. Hiru tontor nagusi ditu, eta oinez eta bizikletan ibiltzeko ibilbide ugari.

Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala

Hain gertu dago Gaubeatik, bertako parte dela pentsatzen dugula. Baina Burgos iparraldean dago, Gaubeatik Valderejora bidean Arabatik Burgosera eta Burgosetik Arabara igarotzen baita. Burgosko merindade desberdinetako herri ugariz osatuta dago eta oso aberatsa da geologiaren ikuspegitik; hala ere, gure inguruan flora nabarmentzen da, hala nola pagadiak eta hariztiak.

Monte Santiagoko monumentu naturala

Burgosen dago hau ere, baina iparraldean eta Bizkairako bidean. Monumentu natural honetan pagadiak dira nagusi. Bertako txoko aipagarriena Nerbioiko ur-jauzia da, 300 metroko altuera du eta zortea badugu, ibaiaren iturburua ikusiko dugu, penintsularen iparraldean ikus daitekeen turrusta altuenetarikoa sortzen duena.
Gaubea ibarrera itzulita, besteak beste, IV. mendeko eremitorioak eta koba artifizialak aurki ditzakegu, bai eta arte erromanikoa eta neogotikoa ere. Horiez gain, GR1 bidea –kanpin ondotik pasatzen da Espejotik Uribarri Gaubeara bidean–, Sobrongo Haitzartea, Ebro ibaiaren arroila –Arzena mendien alboan dago eta Burgosko Tobalina ibarrera garamatza–, eta Valpuestako kolegiata ikusgarria, estilo gotikokoa eta IX. mendean apezpiku-aulkia zena.
Kanpinetik 10 km-ra geldituko gara, Gesaltza Añanan. Arabako hiribildurik zaharrena da, eta ezagutzen ez duenarentzat ezohiko paisaia du: Gatz Harana. Herriaren geologiak ur gaziko iturburuak sortu zituen, eta erromatarren garaiaz geroztik, ura terrazetara bideratu eta lehortzen uzten da, eguzkiaren beropean.

  • Iglesia-de-Bachicabo.jpg
  • salinas-de-anana.jpg
  • valdegovia.jpg
  • Valpuesta.jpg

Realizado por Thelis unix data Thelis unix data

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzeak horien erabilera onartzea dakar. +informazio