JASANGARRITASUNA

Mundu jasangarriago bat sortzen lagunduko duten helburuak betetze aldera, Angostoko Kanpinaren lanak ez du etenik. Horrexegatik, Europar Batasuneko Ecolabel Etiketa Ekologikoaren ziurtagiriarekin hitzartutako konpromisoari eusten diogu 2019tik. Horren xedea etxeko eta enpresako ekologismoa sustatzea da, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez.

Egunero ekiten diogu erronka honi. Hala gure barne funtzionamenduan, nola bezeroa kontzientziatzeko lanean. Gutxieneko ontzi ekoizpena gure ikur bihurtu dugu. Horretarako, autozerbitzuaren aldeko apustua egin dugu, eta horren adierazle bihurtu dira jate-edate zerbitzuko olioa, azukreak edota saltsak eta dendan soltean dauden produktuak. Modu horretan, ahal den heinean, erabili eta botatzeko monodosi, behin erabiltzeko mahai oihal eta abarren erabilera saihestuko da.

Angosotoko Kanpineko gainerako lan esparruak gorago aipatutako erronka berberen lekuko dira, benetako erronka lan eredu ekologiko, efiziente eta solidario bat eraikitzean datzala uste dugulako.

ANGOSTOKO KANPINAREN HELBURUAK INGURUMENA BABESTU ETA ZAINTZEKO

  • Energia zirkularraren printzipioak bete 5B (gazteleraz 5R) estrategiaren bidez: kontsumoa beheratu, matxuratutakoa berrosatu, osagai erabilgarriak berreskuratu, hondakinak berrabili eta birziklatu.
  • Ur, energia eta erregai kontsumoa minimizatu.
  • Hondakin atmosferikoen eta zarataren kudeaketa eraginkorra egin.
  • Hondakin uren kudeaketa eraginkorra egin.
  • Substantzia kaltegarriak egoki manipulatu.
  • Kanpinean egingo diren eraberritze edota aldaketa guztiei ingurumen aldaera aplikatu