Ibaia
Kanpin ondotik pasatzen den ibaia Tumecillo da, Omecilloren ibaiadarra. Era berean, Omecillo ibaiak Ebrorekin bat egiten du. Biodibertsitate handia du fauna eta flora aldetik. Espezie nagusiak hegazti txikiak dira, hala nola enara, zozoa eta martin arrantzalea, eta egiten dituzun ibilaldietan lizarrak, sahatsak, haltzak eta makalak ikusiko dituzu. Tumecilloren zein Omecilloren ibilgunetako zati batzuetan hil gabeko arrantzarako guneak daude. Tumecillo ibaia Espejotik igarotzen denean, bainurako gune bihurtzen da makal-baso batean; gune hau Arabako Parkeetariko bat da.