4 LAGUNENTZAKO ETXOLAK
Euro 11 modeloa laurentzako lekua duen egurrezko bungalowa da, solairu batekoa. Bi logela ditu, bata ohe handiarekin eta bestea bi ohe txikiagorekin. Jan-egongela eta sukaldea espazio bakarrean daude. Azkenik, bainugela oso bat dago, dutxarekin.
Neguan etxola beroa da; udan, berriz, oso atsegina, portxea erabil baitaiteke. Inguruan berdeguneak eta zuhaiztiak ditu.
Egun batzuk igarotzeko behar den ekipamendu guztia dago bertan, hala nola tresneria, baxera, mikrouhin-labea eta garbitasunerako tresnak. Telebista txiki bat ere badu.
Ohe-jantziak badaude, baina eskuoihalik ez.
- Sukaldeko tresneria (baxera, garbitasunerako tresnak)
- Kafe-makina
- Mikrouhin-labea
- Berogailua
G.D. | B.D. | |
ETXOLA 4 LAGUN | 115€ | 95€ |
Prezioa eguneko - % 10eko BEZa barne
G.D.: Aste Santua, ekaina, uztaila, abuztua, iraila eta zubiak.
B.D.: urteko gainerako egunak (eskaintza berezirik ezean)