5 LAGUNENTZAKO ETXOLAK
Euro 2 modeloa bostendako lekua duen egurrezko bungalowa da eta bi solairu ditu. Beheko solairuan gela hauek ditu: logela bat ohe handi batekin, jan-egongela eta sukaldea espazio bakarrean eta bainugela oso bat, dutxarekin. Gainerako oheak teilatupean daude eta 80 cm-ko zabalera dute.
Neguan etxola beroa da; udan, berriz, oso atsegina, portxea erabil baitaiteke. Inguruan berdeguneak eta zuhaiztiak ditu.
Egun batzuk igarotzeko behar den ekipamendu guztia dago bertan, hala nola tresneria, baxera, mikrouhin-labea eta garbitasunerako tresnak. Telebista txiki bat ere badu.
Ohe-jantziak badaude, baina eskuoihalik ez.
- Sukaldeko tresneria (baxera, garbitasunerako tresnak)
- Kafe-makina
- Mikrouhin-labea
- Berogailua
G.D. | B.D. | |
ETXOLA 5 LAGUN | 119€ | 99€ |
Prezioa eguneko - % 10eko BEZa barne
G.D.: Aste Santua, ekaina, uztaila, abuztua, iraila eta zubiak.
B.D.: urteko gainerako egunak (eskaintza berezirik ezean)