English (UK)Español (Formal Internacional) (ES)Euskera
175-lg youtubefacebbokInstagram

ESTEKAK

Jarraian, webgune batzuk proposatzen dizkizuegu, Gaubea eta inguruko lekuei buruzko informazio gehiago izan dezazuen.
Inguru honetan erraza da naturaz gozatzea eta nahi dituzuen kultura-, kirol- eta aisialdi-jarduerak antolatzea.

GAUBEAvaldegovia

Gaubea ibarrari buruz jakin nahi duzun guztia: historia, zer ikusi, telefono interesgarriak...

Gatz Haranasalinas-de-anana

Ezagutu gatzagak, erreserbatu zure bisita...

SAN MARTÍN DE VALPARAÍSOSan martín de Valparaiso

Eskalada-eskola

Valderejoko Parke Naturalaparque-natural-de-valderejo

Natura eta landa-eremuko bizitza eskaintzen dizkizun ibar erdizirkularra

Monte Santiagoko monumentu naturalasalto del Nervion-Monte-Santiago

Pagoz inguratutako mendiko pista batetik 300 m-ko altuera duen Nerbioiko ur-jauzira iritsiko gara

Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturalaParque Natural Montes Obarenes - San Zadornil

San Zadorniletik Burgos iparraldeko parke erraldoi honen zati batera sartuko gara. Inguru hau, hiri berde baten gisan antolatuta dago, bere kale, auzo, plaza eta garraioarekin

Nordic WalkingNordic Walking

Gaubean nordic walking gune bat dago, eta Euskadiko Nordic Walking Gunea marka osatzen dutenetako bat da. Sarrera libreko hainbat ibilbidetan parte har daiteke kirol hori praktikatzeko, aire zabalean.

Valderejo-Añanako BTT zentroabtt-valderejo-anana

Valderejo-Añanako BTT zentroan zailtasun desberdineko 7 ibilbide eskaintzen dira. Horien artean, aipagarriak dira 24 kilometroko Sobron Goiko ibilbidea eta Espejoko eta Angostoko ibilbideak, errazagoak direnak.

ValpuestaValpuesta

Kolegiata eta erretaula, Zaldibar jauregia...

Zaldiketadoma

Hezibidea, ostatua, zaldiketa-eskola, kanpalekuak, turismoa zaldi gainean...

Santa Katalinako lorategi botanikoajardin-santa-catalina

Bost kontinenteetako 1.000 espezietik gora daude. Horrez gain, ur-zuloak, jauregiaren arrastoak eta pezoirako eta elizako kororako sarrerak mantentzen dira.

Abentura Sobronenaventura-de-sobron

Sobron abentura, kayakak, puentinga, paintballa...

Añana Turismoaanana-turismo

Kultur agenda, albisteak, argazki-galeria...

Ibaia

Kanpin ondotik pasatzen den ibaia Tumecillo da, Omecilloren ibaiadarra. Era berean, Omecillo ibaiak Ebrorekin bat egiten du. Biodibertsitate handia du fauna eta flora aldetik. Espezie nagusiak hegazti txikiak dira, hala nola enara, zozoa eta martin arrantzalea, eta egiten dituzun ibilaldietan lizarrak, sahatsak, haltzak eta makalak ikusiko dituzu. Tumecilloren zein Omecilloren ibilgunetako zati batzuetan hil gabeko arrantzarako guneak daude. Tumecillo ibaia Espejotik igarotzen denean, bainurako gune bihurtzen da makal-baso batean; gune hau Arabako Parkeetariko bat da.

  • el-rio-tumecillo.jpg
  • el-rio-tumecillo02.jpg
  • el-rio-tumecillo03.jpg

Herria

Kanpina Villanañe kontzejuan dago. Merezi du herri txiki horretan zehar ibiltzeak. Gainera, han dago Araba osoan hobekien kontserbatu den dorretxea: Baronatarren dorretxea, XVI. mendean eraikia eta gerora eraberritua. Dorretxea barrutik bisita daiteke, eta altzari, tapiz eta etxearen historia kontatzen duten bestelako elementu etnologikoak gordetzen ditu.
Tumecillo ibaiaren eta kanpinaren alboan, Angostoko santutegia dago. Inguruan mahai eta parrilaz hornitutako zuhaizti bat du, Arabako aisialdi-parkeen artean bat gehiago dena. Monasterioaren kanpoaldean probintzian ezaguna den azoka bat egiten da urtero.

  • pueblo-anana-camping-angosto-01.jpg
  • pueblo-anana-camping-angosto-02.jpg
  • pueblo-anana-camping-angosto-03.jpg
  • pueblo-anana-camping-angosto-04.jpg
  • pueblo-anana-camping-angosto-05.jpg

Ibarra

Gaubea gure ibarra eta udalerria da aldi berean. Hogeita hamar kontzejuz osatuta dago, eta horietako bat da Villanañe. Kontzeju hauek EAEko udalerri handienetariko bat osatzen dute. Ibar honetan natura gailentzen da: ibaiak, errekastoak, basoak, herriak eta iturriak aurkituko dituzu zure ibilaldietan.
Hiru parke natural ditugu inguruan: bi mendebaldean eta bat iparraldean.

Valderejo Parke Naturala

Ibar zabal hau parke natural izendatua izan zen 1992an. Inguruaren despopulatzeak flora eta fauna ugaritzea ekarri du. Hiru tontor nagusi ditu, eta oinez eta bizikletan ibiltzeko ibilbide ugari.

Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala

Hain gertu dago Gaubeatik, bertako parte dela pentsatzen dugula. Baina Burgos iparraldean dago, Gaubeatik Valderejora bidean Arabatik Burgosera eta Burgosetik Arabara igarotzen baita. Burgosko merindade desberdinetako herri ugariz osatuta dago eta oso aberatsa da geologiaren ikuspegitik; hala ere, gure inguruan flora nabarmentzen da, hala nola pagadiak eta hariztiak.

Monte Santiagoko monumentu naturala

Burgosen dago hau ere, baina iparraldean eta Bizkairako bidean. Monumentu natural honetan pagadiak dira nagusi. Bertako txoko aipagarriena Nerbioiko ur-jauzia da, 300 metroko altuera du eta zortea badugu, ibaiaren iturburua ikusiko dugu, penintsularen iparraldean ikus daitekeen turrusta altuenetarikoa sortzen duena.
Gaubea ibarrera itzulita, besteak beste, IV. mendeko eremitorioak eta koba artifizialak aurki ditzakegu, bai eta arte erromanikoa eta neogotikoa ere. Horiez gain, GR1 bidea –kanpin ondotik pasatzen da Espejotik Uribarri Gaubeara bidean–, Sobrongo Haitzartea, Ebro ibaiaren arroila –Arzena mendien alboan dago eta Burgosko Tobalina ibarrera garamatza–, eta Valpuestako kolegiata ikusgarria, estilo gotikokoa eta IX. mendean apezpiku-aulkia zena.
Kanpinetik 10 km-ra geldituko gara, Gesaltza Añanan. Arabako hiribildurik zaharrena da, eta ezagutzen ez duenarentzat ezohiko paisaia du: Gatz Harana. Herriaren geologiak ur gaziko iturburuak sortu zituen, eta erromatarren garaiaz geroztik, ura terrazetara bideratu eta lehortzen uzten da, eguzkiaren beropean.

  • Iglesia-de-Bachicabo.jpg
  • salinas-de-anana.jpg
  • valdegovia.jpg
  • Valpuesta.jpg

Añanako Kuadrilla

Kuadrillek Arabako lurraldea banatzen dute. Gaubea Añanako Kuadrilla osatzen duten 10 udalerrietako bat da. Honako hauek nabarmenduko ditugu: Santa Katalinako lorategi botanikoa, Tresponden; Iruña-Veleiako oppidum erromatarra, Billodan; Portilla gaztelua, Zanbranan; eta Orgaz dorrea, Fontechan.

  • bizikletan.jpg
  • FONTECHA-LANTARON-torre-de-Orgaz.jpg
  • Jardin-Santa-Catalina.jpg
  • Torre-Orgaz--Fontecha.jpg

Realizado por Thelis unix data Thelis unix data

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzeak horien erabilera onartzea dakar. +informazio